Jakiundeko lehendakaria Ana Maria Zubiaga Genetikako katedraduna izango da

Juan Ignacio Perez Iglesias izan zen akademiako lehendakaria Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu izendatu zuten arte. Ordutik, Iciar Astiasaran aritu da jarduneko presidente.

Ana Maria Zubiaga, asteon, Arantzazun. JAKIUNDE
Ana Maria Zubiaga, asteon, Arantzazun. JAKIUNDE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko azaroaren 22a
15:00
Entzun

Jakiundek lehendakari berria du: Ana Maria Zubiaga Genetikako katedraduna. Gaur egin duten bilkuran aukeratu dituzte zientzia, arte eta letren akademiako lehendakari berria eta beste kide batzuk. Juan Ignacio Perez Iglesias izan zen akademiako lehendakaria Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu izendatu zuten arte. Ordutik, Iciar Astiasaran aritu da jarduneko presidente.

Zubiaga Genetikan katedraduna da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta minbiziaren biologiaren eta genetikaren arteko elkargunea ikertzen aritzen da bereziki. Nazioarteko hainbat ikertzaile taldetan ere ibili da lanean, eta EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako Adierazpen Genikoko Unitatearen arduraduna da. Animalien Ongizaterako Etika Batzordeko kidea da, eta baita EHUko Graduondoko Batzordekoa ere.

Hauek dira Jakiundeko kide aukeratu dituzten beste kide batzuk: Eneko Agirre Informatikako doktorea, Mari Jose Olaziregi Euskal Literaturako katedraduna, Xabier Barandiaran filosofoa, Edurne Bartolome Zientzia Politikoetako eta Soziologiako doktorea, Martin Llade kazetaria, Jon Mikel Zabala Ingeniaritzako doktorea, Barbara Jimenez filosofoa, Jon Lopez Gorostidi Ekonomiako doktorea eta Irene Gantxegi Nazioarteko Harremanetako doktorea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.