JAKINGARRIAK

2019ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Zer helburu du legeak?

Helburua da aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea eskaintzea motibazio politikoko biktimei.

Nola aitortuko dira?

Prozedura administratibo baten bidez. Oso argi uzten du neurriak esparru administratibora mugatzen direla, eta ez duela «inondik ere» zigor helbururik. Legeak ondo bereizi nahi ditu administrazioaren eta justiziaren esparruak.

Nortzuk dira biktimak?

Eskuin muturreko taldeek zein poliziek eragindako indarkeriaren ondorioz hildakoak edo zauritutakoak; 1950etik honakoak izan behar dute.

Nork egingo dudokumentazio lana?

Aitortzaren eta erreparazioaren batzordeak. Gobernuaren egitura barruan egongo da. Bederatzi kidek osatuko dute: haietako bi gobernuko Bake eta Bizikidetzako zuzendaria eta Memoria Historikoaren Institutuko buruak izango dira; beste zazpi kideak parlamentuak izendatuko ditu.

Nolakoa da prozedura?

Biktima batek eskaria egin beharko du, eta batzordeak hilabeteko epean erantzun beharko du. Tramiterako onartuta, kasua aztertuko du, dokumentazioa eta lekukotzak bilduz. Urtebeteko epea izango du. Txosten bat landuko du batzordeak, biktima izatea proposatuz; alta, azken erabakia Nafarroako Gobernuari dagokio: hiru hilabeteko epean, administrazio arloko ebazpen bidez biktima izendatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.