Birus batek eraginiko eritasuna da C hepatitisa. Odolaren bidez kutsatzen da gehienetan. Infektatu asko daude birus hau dutenak GIBarekin—hiesa eragiten du— batera. Hona hainbat jakingarri:
Ezkutuan egoten da. Kutsatuek urte asko eman ditzakete sintomarik gabe. Fase akutuan, birusak ia ez du sintomarik eragiten, eta, ondorioz, era kronikoan garatuz joaten da, sarri kutsatuak ohartu gabe.
Gibela hondatzen du. Gibeleko arazoak izaten dituzte, gehienetan, kutsatuek, baina infektatu eta urte askotara agertzen da usu ondoeza. Denborarekin, zirrosia ager daiteke: gibeleko minbizia.
Botika berrien aroan. Aurreko urteetan gaixoei eskaini zaizkien botikek nahigabeko ondorio asko izan dituzte. Horregatik, usu itxaron egin da ematen hasteko: gaitza aurreratu arte. Orain samurragoak eta eraginkorragoak dira.
JAKINGARRIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu