«Jakin-mina pizteko» izango dira EHUren Uda Ikastaroak

Hilaren 20an hasiko da 2023ko Uda Ikastaroen matrikulazio epea. Gazteentzat bereziki diseinatutako ikastaroak antolatuko dituzte

Gorka Moreno, Laura Poderoso eta Itziar Alkorta, atzo. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU.
xabier martin
2023ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Gizartearen «desafioei erantzuteko», askotariko gaiak izango dituzte hizpide Uda Ikastaroetan aurten: ekonomia sozial eraldatzailea, giza eskubideak, hezkuntza, hizkuntzaren etorkizuna, kultura, artea, gazteen gaur egungo erronkak, bizi kalitatea, iraunkortasuna, digitalizazioa eta adimen artifiziala.

Uda Ikastaroen zuzendari akademiko Itziar Alkortak, EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Gorka Morenok eta BBVA fundazioaren zuzendariorde Laura Poderosok 42. Uda Ikastaroak aurkeztu zituzten atzo, Bilbon. «Ezagutzaren alde jakin-mina pizteko asmoz» dator aurtengoa. «Gizarteko arlo guztietako eragileen topagune dira» Uda Ikastaroak, azaldu zutenez, eta gazteentzat propio antolaturiko ikastaro andana izango da, «prezio eskaintza bereziarekin».

Alkortak eta Morenok esplikatu zuten aztergai izango direla aktualitateari lotutako gai asko ikastaroetan. «Ezagutzaren zabalkundean eredu parte hartzailea eta esperientziala oinarri duten ikastaro gehiago egongo dira». Uda Ikastaroen 2023ko matrikulazioaren epea apirilaren 20an hasiko da, eskola bakoitza abiatu arte. Izena emateko, www.uik.eus atari elektronikora jo behar da, eta hantxe aurkitu ahalko da ikastaroei buruzko informazio guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.