Jaizkibel konpainiaren aurtengo saria, Irantzu Varelarentzat

Irantzu Varela, atzo. J. MANTEROLA / FOKU.
Erredakzioa
2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Irailaren 8aren atarian, Jaizkibel konpainiak Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria banatu ohi du, gizon eta emakumeen parekidetasunaren alde lanean diharduten pertsona eta erakundeen lana goraipatzeko. 25 urte daramatza konpainiak alarde parekide bat eskatzen, horren aldeko borrokan: traba handiak gainditu behar izan ditu bidean, baina, hautu parekideen kontra «plastiko beltzak» erakusten dituen hiria ez ezik, Hondarribia berdintasunaren aldeko motor ere badela erakutsi nahi izaten dute sariarekin. Atzo eman zuten aurtengoa: Irantzu Varelari.

Feminismoaren alde egiten duen aktibismoarengatik da bereziki ezagun. «Urteotan berdintasunaren alde egin duen lan guztia eskertu eta Jaizkibel konpainiari eskainitako babesa» goraipatzeko eman nahi izan diote saria. Nieves Alzak, Iñigo Lamarcak, Xabier Lapitzek, Garbiñe Biurrunek eta Maddalen Iriartek osatzen dute sariaren epaimahaia. Ilunabarrean izan zen saria emateko ekitaldia, Itsas Etxean.

Kate luze bat

Berdintasunaren alde lanean jarraitu behar dela oroitu zuten ekitaldian: «Kate bat gara, eta katearen begirik ahulenak markatzen du katearen erresistentzia. Jaizkibel konpainiak ez du berdintasun kate hori etengo, ezta saria jaso duten gainerakoek ere». Aurreko urteetan saria jaso dute, besteak beste, andre bertsolariek, Skolae hezkuntza programaren sustatzaileek eta Hendaiako danborradaren antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.