Ganten (Flandria) Jaione Jauregi euskal presoaren alde lanean diharduen elkartasun batzordeak jakinarazi duenez, hiri hartako auzitegiak atzera bota du Espainiak presoaren kontra egin duen eskaera. Jauregi 2020an atxilotu zuten, Belgikan, eta Espainiaren esku utzi zuten. Geroztik preso dago, 1981ean Ramon Romeo Espainiako Armadako kidearenkontra egin zuten atentatuan parte hartu izanaz akusatuta, eta epaiketaren zain dago oraindik ere.
Geroago, Espainiak beste eskaera bat egin zuen, 1981ean beste atentatu batean ustez parte hartu izanagatik epaitu ahal izateko, baina bigarren eskaera hori atzera bota dute orain.
Jauregiren abokatu Paul Bekaertek esan duenez, Ganteko Auzitegiak prozedura akatsak topatu ditu Espainiak egindako eskaeran. Gainera, argudiatu du eskaerari men eginez gero litekeena dela Jauregi behin-behineko espetxealdian eta epaiketarik izan gabe egotea 2028ra arte, eta hori giza eskubideen kontrakoa dela.
Belgikako Fiskaltzak ez du zehaztu erabakiari helegiteajarriko dion ala ez.
Jaione Jauregiren aurkako eskaera atzera bota dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu