Jaietan ere presoen eskubideen alde egiteko eskatu du Etxerat-ek

Egin Dezagun Bidea ekimenak uztailaren 3rako Iruñean antolatu duen protestan parte hartzeko deia egin du

Erredakzioa
Iruñea
2011ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Hileroko azken ostiraleko elkarretaratzeen ekimena baikor baloratu du Nafarroako Etxerat-ek. Nolanahi ere, presoen eskubideei dagokienez aldarrikatzeko asko dagoela uste du elkarteak, eta udako festetan euskal presoen aldeko aldarria presente izateko eskatu dio euskal gizarte osoari. Ostiraletan egingo diren karteladetan parte hartzeko deia egin die herritarrei, baita Euskal preso eta iheslariak etxera! leloko banderola erabiltzeko ere.

Deialdi zehatzak ere egin dituzte presoen eta iheslarien senitarteko eta lagunek: ostiralean 20:00etan Sarasate pasealekuan egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin dute, baita Egin Dezagun Bidea ekimenak uztailaren 3rako Iruñean antolatu duen manifestaziora joatekoa ere. «Bide luzea dugu egiteko, baina guztion artean lortuko dugu», esan dute.

Euskal presoen egoera larriaz ohartarazi du Etxerat-ek. Nolanahi ere, egoera politikoak «urratsak egiten jarraitzeko indarra» ematen diela azpimarratu du, eta lau aldarrikapen zehatz dituztela ekarri du gogora: eskubide guztien jabe euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; zigorra betea duten eta zigorraren 3/4ak beteak dituzten presoak aske uztea eta, ondorioz, bizi osorako zigorra indargabetzea; gaixotasun larriak dituztenak libratzea; eta bakartzeak amaitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.