Udako jaien atarian, Emakundek eta Eudelek formakuntzak antolatu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako politikariekin eta teknikariekin, festetako eraso matxistak prebenitzeko asmoz. Atzo egin zuten lehenengo bilera Arabako udalekin, Gasteizen. Eta datorren astean jarraituko dute: astelehenean bilduko dira Bizkaikoekin, Bilbon, eta asteartean Gipuzkoakoekin, Donostian.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak formakuntzon garrantzia nabarmendu du: «Nahi dugu jaiak antolatzen hasten direnetik beretik beti gogoan izatea jaiek gune seguruak izan behar dutela emakumeentzat». Haren esanetan, prebentzioa «oso garrantzitsua» da udako festetarako, baita administrazio guztiek arlo horretan koordinatuta lan egitea ere. Zera gehitu du: «Ez jaiak, ez alkoholak ez dute justifikatzen pertsonenganako errespetuan oinarritzen ez den jarrerarik».
Gainera, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak jakinarazi du zenbait material jarri dutela udalen eskura: gazteentzako informazio liburuxka bat, erasorik gabeko jaien aldeko kartela...
Jaietan eraso matxistak prebenitzeko formakuntza jasoko dute udalek
Emakundek eta Eudelek antolatuta, hiru formakuntza saio egingo dituzte eratu berri diren udaletako eledunekin eta teknikariekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu