Izurri garaian hartutako irakasle postuei eutsiko die Jaurlaritzak

Pandemiagatik, Hezkuntza Sailak ohi baino 1.064 irakasle gehiago kontratatu zituen 2020-2021 ikasturterako, sistema indartzeko asmoz; kopuru horrek bere hartan segituko du 2022ko abuztura arte.

Donostiako Axular lizeoko ikasgela bat, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko ekainaren 17a
12:28
Entzun

Pandemia garaiko hirugarren ikasturtea hasiko dute irailean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentroetan. Datorrenari so, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila jadanik hasia da iragartzen zein izanen diren ikasturteari aurre egiteko eskura jarri beharko diren baliabideak. Batik bat, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak adierazi du «zuhurtziaz» jokatuko dutela, eta argitara atera du irakasle kopuruaren gainean hartutako erabakia: «COVID-19ari kontra egiteko, 1.064 irakasle postu sortu ziren joan den ikasturtean. Datorrenean, postu horiek bere hartan segituko dute, pandemiaren eragina bestelakoa den arren». Neurria ikasturte osoan izanen da indarrean; abuztura arte, alegia.

Gainera, Bildarratzek jakinarazi duenez, baliabide materialetan ere gertatuko da indartzea. Sailburuak azaldu du 100.000 ordenagailu baino gehiago emanen direla bi ikasturtetan erabiltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.