Izurde bat hilda agertu zen atzo Getarian (Gipuzkoa). Abisua 15:30 aldera jaso zuten, eta Gurutze Gorriak hilda atera zuen uretatik Malkorbe hondartzan. Bi metro inguru neurtzen zuen, eta erreskate lanetan jardun zen boluntarioetako batek uretara salto egin behar izan zuen, animaliari soka bat lotzeko; iristeko zaila zen leku batean zegoen izurdea, hilik.
Activados por @112_SOSDeiak hemos recogido el cadáver de un delfín, en la playa de Malkorbe en Getaria. El equipo de Cruz Roja ha seguido el protocolo para estos casos y se ha entregado para su estudio a SAREUS. pic.twitter.com/bbvQfu6cDg
— Cruz Roja Gipuzkoa (@CruzRojaGip) March 21, 2023
Gisa horretako kasuetarako protokoloa beteta, izurdea EHUk Plentzian (Bizkaia) duen egoitzara eraman dute, heriotzaren zergatiak aztertzeko.
Urte garai honetan nahiko ohikoa da izurdeak agertzea euskal kostaldean, berdelak eta antxoak erakarrita. Iazko udan, adibidez, bi izurde agertu ziren Gipuzkoako hondartzetan, bizirik; laguntzarekin, uretara itzultzea lortu zuten biek. Zumaiako Santiago hondartzan agertu zen bat, eta Donostiako Zurriolan bestea.