Euskal presoak

Izaskun Lesaka euskal presoa aske geratu da

Lesaka iazko ekainean atera zen Reauko kartzelatik, eta baldintzapean aske zegoen. 

Izaskun Lesaka, iazko ekainean. BERRIA
2023ko martxoaren 1a
15:27
Entzun

Izaskun Lesaka euskal presoa aske geratu dela jakinarazi du Etxerat elkarteak. Izatez, Lesaka iazko ekainean atera zen Reauko kartzelatik (890 kilometrora). Frantzian bizitzeko debekua ezarri zioten, eta, jarraian, Espainiaratu egin zuten. Ordutik, baldintzapean egon da aske, hamar urteko zigorra amaitu arte.

Lesakaren kasuan, Kondenak Aplikatzeko Parisko Epaitegiak kontuan hartu zuen ETAk bere jarduera behin betiko eten eta urtebetera atzeman zutela. Hala, iazko martxoan onartu egin zuen hura baldintzapean aske uzteko eskaera, Euskal Herriko testuinguru politikoa aldatu izana aintzat hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.