Izaskun Lesaka euskal presoa aske geratu da

Izaskun Lesaka, atzo. BERRIA.
2022ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Espetxean hamar urte egin ondotik, libre gelditu da Izaskun Lesaka Burlatako presoa (Nafarroa). Reauko presondegian zeukaten, Frantzian—Euskal Herritik 925 kilometrora— eta, herrialde horretan bizitzeko debekua ezarri diotenez, Espainiaratu ondotik utzi dute libre Madrilen, Barajasko aireportuan.

Presoaren abokatuek eman zuten hura askatzeko erabakiaren berri, joan den maiatzean. Lesaka 2012. urtean atxilotu zuten, Maconen (Frantzia), hots, ETAk jarduera armatua bertan behera utzi eta urtebetera, eta hori kontuan hartu zuen martxoan Kondenak Aplikatzeko Parisko Epaitegiak: hala, onartu egin zuen Lesakak baldintzapean aske geratzeko egindako eskaera.

Epaitegiak aintzat hartu zuen Euskal Herriko testuinguru politikoa aldatu izana, eta adierazi zuen «bake prozesua zalantzan ezartzeak» ez zuela «zentzurik». Prokuradoreak helegitea jarri zion erabakiari, baina auzitegiak aske uztea erabaki zuen azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.