Izaskun Lesaka askatzea galarazi du prokuradoreak

2022ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
BAIONA. Bakegileek eta Bake Bideak «gogorki» arbuiatu dute «terrorismoaren» aurkako Frantziako prokuradorearen jokabidea, Izaskun Lesaka presoaren baldintzapeko askatasuna eten eta gero. Asteartean, Kondenak Aplikatzeko Parisko Epaitegiak Lesakaren askatasun eskaera onartu zuen. Reauko kartzelan dago. Epaitegiak aintzat hartu zuen Euskal Herriko testuinguru politikoa aldatu izana, eta adierazi «bake prozesua zalantzan ezartzeak» ez duela «zentzurik».Haatik, prokuradoreak helegitea jarri zuen, eta baldintzapeko askatasuna eten.

Bestalde, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du Jaurlaritza «legea betetzen» ari dela motibazio politikoko preso batzuk graduz aldatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.