GIZARTEA

Izaskun Landaida izendatu dute Emakundeko zuzendari

Gizarte Lanean diplomatua da, eta, besteak beste, landa guneetako emakumeen egoera izan du langai. Ugaoko alkatea da.

2013ko urtarrilaren 29a
15:18
Entzun

Eusko Jaurlaritzak Izaskun Landaida izendatu du Emakundeko zuzendari. Jaurlaritzak berak jakinarazi du Gizarte Lanean diplomatua dela EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Berdintasuneko Agente masterra egin zuela Valentziako Unibertsitatean (Herrialde Katalanak). Emakumeek landa guneetan duten egoera aztergai izan du; besteak beste, Landa XXI egitasmoan aritu zen. Eudelen aritu zen lanean Berdintasun alorrean, eta genero indarkeriaren Bizkaiko behatokiko kidea da.

Ugaoko (Bizkaia) alkatea da 2007tik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.