Indarkeria matxista

Iurretan asteburuko sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur

Asteburuan atxilotu zuten erasotzailea, biktimak salaketa jarri ostean.

Eragile feministen manifestazio bat Durangon, artxiboko irudi batean. GOTZON ARANBURU / FOKU
Eragile feministen manifestazio bat Durangon, artxiboko irudi batean. GOTZON ARANBURU / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko ekainaren 25a
12:10
Entzun

Joan den larunbatean emakume bati egindako sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur Iurretan (Bizkaia). Iurretako Udalak, Anderebide Emakumeen Elkarteak eta Auskari Ijorretako Neska* Gazteek deituta, berretsiko dute ez dutela onartzen emakumeen aurkako inolako bortizkeriarik, eta babesa erakutsiko diote biktimari. Kontzentrazio isila egingo dute 19:00etan, Askondon.

Zabaldu duten oharrean, azpimarratu dute «emakumeenganako indarkeria, era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria» dela, eta, ondorioz, «giza eskubideen urraketa larri eta onartezina». «Herritarrei emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean arduragabe ez jokatzeko eskatzen diegu; zero tolerantzia sexu jazarpen eta gehiegikeriaren aurrean», amaitu dute.

Erasoa egin zuen gizona asteburuan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sexu askatasunaren kontrako delitu bat egitea leporatzen diote, eta epailearen esku geratuko da datozen orduetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.