IUN-NEBk Ahal Dugu-rekin eta Batzarrerekin nahi du ituna

Alderdiko 60 ordezkarik agiri batean proposatu dute akordioak egitea alderdi horiekin foru eta udal bozetan

Marisa de Simon Nafarroako Ezker Batuko koordinatzailea. IÑIGO URIZ / FOKU.
2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
IRUÑEA. IUN-NEB Nafarroako Ezker Batua Ahal Dugu-rekin eta Batzarrerekin hitzartzearen alde agertu da. Marisa de Simon parlamentariak eta alderdiko 60 ordezkarik dokumentu batean proposatzen dute akordioak egitea hurrengo foru eta udal hauteskundeetan alderdi horiekin. Urriaren 23an, XI. batzarra da egitekoa Nafarroako Ezker Batua. Azken asteetan eztabaida prozesuan dago, eta testuinguru horretan 60 militantek Hitza betetzeko garaia, Errepublikaren bidean aurrera agiria aurkeztu dute. Agirian diote 2023ko foru eta udal hauteskundeei begira ezkerreko botoa bateratzea lortu behar dutela. Horregatik, apustu egin nahi dute ezkerreko indarren arteko lankidetza eta sinergien alde, ezkerreko eremua zabaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.