Itxiera perimetralak nola egingo dituen zehaztu du Nafarroako Gobernuak

Intzidentzia handia bada, ixteaz gain, etxeratze agindua ezarriko da, ostatuen barruko aldeak itxiko dira, eta bizikidetza unitateen arteko bilkurak bakarrik onartuko dira

arantxa iraola
2021eko maiatzaren 25a
14:10
Entzun

Alarma egoera bertan behera geratu zenean, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak adierazi zuen bide bat ebatziko zuela COVID-19aren gaineko intzidentzia kasuak handitzen ziren tokietan neurriak hartzeko. Gaur Nafarroako Parlamentuan eman dute horretarako irizpideen berri: intzidentzia handia den tokietan, ixteaz gain, etxeratze agindua ezarriko da, ostatuen barruko aldeak itxiko dira, eta bizikidetza unitateen arteko bilkurak bakarrik baimenduko dira. Neurri horiek ezartzeko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren onespena beharko da.

100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia metatuari begiratuko zaio halako neurriak hartzeko. Mila kasu gainditzen badira 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan; 750 kasu gainditzen badira 5.000 eta 1.000 artekoetan; eta 600 10.000tik gorakoetan. Beste hainbat aldagairi ere erreparatuko zaie; itxiera perimetrala ezarriko da, halaber, trazabilitatea %70etik beherakoa bada, eta baita egindako testen %10 baino gehiago positiboak badira ere, edota osasun agintariek kezkagarritzat duten aldaera baten prebalentzia oso handia bada.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.