Alderdiak

Iturgaitzek «hiltzat» jo du PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioa

EAEko PPko presidenteak esan du PPk ordezkatzen duela «zentro-eskuinaren proiektu komuna»

Carlos Iturgaitz EAEko PPko presidentea, iaz Eusko Legebiltzarreko hauteskunde gauan. ARITZ LOIOLA/ FOKU
edurne begiristain
2021eko urriaren 9a
14:44
Entzun

Carlos Iturgaitz EAEko PPren presidenteak esan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan PPk Ciudadanos (C´s) alderdiarekin duen koalizioa «hil» egin dela. Hurrengo hauteskundeetan, beraz, koalizioa ez da berriro errepikatuko. Correo egunkariak elkarrizketa egin dio Iturgaitzi, eta han egin ditu adierazpenok PPko buruak. Azken egunetako gertaeren ondoren etorri dira Iturgaitzen hitzak: izan ere, ostegunean Luis Gordillo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako koordinatzaile ohiak eta Eusko Legebiltzarreko C´s-eko legebiltzarkideak Ciudadanos utzi eta PPrekin bat egitea erabaki zuen. Hala, Gordlillo PPko kidea izango da hemendik aurrera.

Erabaki horren ondotik, Iturgaitzek esan du PP-C´s koalizioa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «jaio» zela, eta bertan «hilko» dela, eta nekez errepikatuko dela bi alderdien arteko koalizioa. Salatu du Ciudadanosek erabaki «oker» asko hartu dituela eta Sanchezen «besoetara» jo duela. «Boomerang hori haien kontra bueltatu da, eta gainbehera etorri da: hondoa jo dute». Azpimarratu duenez, argi geratu da PP dela «zentro-eskuinaren proiektu komuna», eta hemendik aurrerako hauteskunde deialdietan PPren marka baino ez dutela eramango boto-paperek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.