IrudiaDonostia
ITUNA HERRI URRATSEN BEZPERAN
Udalbidek eta Seaskak elkarlanerako hitzarmen bat sinatu zuten atzo, Donostian. Paxkal Indo Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko presidenteak eta Maria Eugenia Arrizabalaga Udalbideko ordezkariak izenpetu zuten akordioa, datozen urteetarako. Iparraldeko ikastolen urteroko festa bihar egingo dute, Senpereko lakuan (Lapurdi), eta aurten dei berezia egin dute antolatzaileek hara joateko. Izan ere, iaz ohi baino jende gutxiago elkartu zen Herri Urratsen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu