Azpiegiturak

Itsaso-Gueñes tentsio handiko linea berriaren dorreak eraiki dituzte

Itsasoko estazio elektrikotik abiatuta, 3,5 kilometroko linea berriak 132 dorre garai izango ditu Gueñeseraino.

2021eko urtarrilaren 12a
13:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Goi tentsioko 400 kilovolteko indarra bi noranzkotan garraiatuko du Itsaso-Gueñes linea bikoitzak, eta horixe ari da eraikitzen REE Red Electrica de España enpresa. Dagoeneko begi bistakoa da 11 urte eta hamaika gorabehera izan dituen proiektuaren neurria eta eragina, altxatu baitituzte altzairuzko dorre handiak. Oraindik haririk ez dute bota instalazio berrian, baina azpiegitura aurreratuta dago, eta instalazioak zabalduta daude bai ibilbidean eta bai korapilo izango den Itsasoko argindar zentralean.

Itsasotik Gueñesko (Bizkaia) estazio elektrikora, 73,5 kilometro luze izango da linea berria. 400.000 volteko indarra garraiatuko du, bi noranzkoetan. 60 milioi euroko aurrekontua du REEk, eta aurtengo urtean jarri nahi du zerbitzuan linea, 2021eko bigarren erdialdean.

(jarraitu irakurtzen, Goierriko Hitza-n).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.