Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente izendatu zuten urtarrilaren 12an, eta haren ordezkoa izendatzeko prozesua hasi zuten Bizkai Buru Batzarrean.
Hautagai bakarra izan da Atutxa, eta bera izango da EAJko Bizkaiko adarra zuzenduko duen lehen emakumea. Harekin batera, BBBko beste lau burukide ere izendatu dituzte. Gotzon Lobera eta Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzara joan dira lanera; Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentzia diputatua izatera igaro da; eta Itziar Sasiainek kargua utzi du. Laurak ordezkatuko dituzte gaur.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zutela-eta, EAJko EBBko buruzagitza utzi zuen, eta Ortuzarrek ordezkatu. BBBko buru zen Ortuzar, eta haren lekua beteko du Atutxak.