Isunak jarriko ditu Ordizia-Irurako tarteko radarrak gauerditik

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Ontzat jo dute Jaurlaritzako Trafiko arduradunek: Ordizia-Irura artean orain bi hilabete jarritako tarteko radarrari esker errepide zati horretan istripuak %33 urritu direla esan dute. Orain arte proba moduan egon da martxan gailua, eta gaur gauerdian hasiko dira radar horren bidez atzemandako abiadura gehiegizko urraketak zigortzeko isunak jartzen. Bi hilabeteotan 2.178 urraketa atzeman ditu radarrak baina horiengatik zigorrik ez dute jarri batere. Jaurlaritzak jarritako lehen tarteko radarra da hau, autoen batez besteko abiadura kontrolatzen hemeretzi kilometroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.