Lau ibilgailuk istripua izan dute goizean, N-1 errepidean, Andoain inguruan. Istripua 08:00ak baino lehen gertatu da, eta hiru pertsona zauritu dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ilara luzeak sortu dira ezbeharraren eraginez.
Istripuaren ondorioz, bidea itxi behar izan dute Gasteizerako noranzkoan. Horrez gain, beste aldera ere —Donostiarako bidean— auto ilara luzeak sortu dira.
A-15 errepidean ere auto ilarak sortu dira, N-1 errepidearekin lotzen den tokian.
💥🚗🚗Hainbat ibilgailuren arteko #Istripua#N1 Km 447 #Andoain-en Madrilgo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) April 9, 2025
➡️#Autopilaketak norantza bietan.
💥🚗🚗Accidente múltiple en N-1 Pk 447 Andoain sentido Madrid.
➡️Retenciones en ambos sentidos.
☎️ 011#Trafikoapic.twitter.com/MOMfCoqhrA