Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Istiluak izan ziren Donostian, Voxen ekitaldi batean

Voxen ekitaldia Donostian. EFE.
2020ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Istiluekin amaitu zen Voxek herenegun Donostian antolatu zuen ekitaldia. Eskuin muturreko alderdiko dozena pare bat kide —Javier Ortega Smith buruzagia tartean— elkartu ziren Alderdi Ederren, indarkeriaren biktimen oroigarriaren inguruan. 100-200 antifaxista batu ziren haien inguruan, eta, tartean, Ertzaintzako beste horrenbeste kide, Voxeko kideak babesten.

«Faxistak kanpora» eta «alde hemendik, utzi bakean» oihukatu zieten antifaxistek. Ertzaintzak haien kontra jo zuen ekitaldiaren amaieran, Voxeko kideei bidea zabaltzeko. Donostiako erdialdetik oinez joan ziren eskuin muturreko taldeko kideak, autobusa hartzera Madrilera itzultzeko, eta haien atzetik joan ziren antifaxistak, oihuka. Une batean, Bilbo plazaren inguruko taberna batean sartu ziren. Ertzainek, orduan, kalea itxi zuten, Voxeko kideak babesteko.

Ostiralean, Voxek beste ekitaldi bat antolatu zuen, Bilbon, San Frantzisko auzoan. Protesta egitera elkartu ziren 200 pertsona ingururi debekatu egin zieten plazara sartzea, eta istiluak izan ziren Ertzaintza antifaxistei oldartu zitzaienean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.