Istiluak izan dira EHUren Leioako campusean

Arau-hausteen eta zigorren zerrenda onartu du gaur unibertsitateko klaustroak, eta horren aurka egin dute protesta ikasleek.

2008ko urtarrilaren 30a
17:11
Entzun
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean istiluak izan dira gaur, ikasleen, ertzainen eta segurtasun zaindarien artean.

EHUko klaustroak arau-hausteen eta zigorren zerrendaren onarpena zuen eztabaidagai gaurko bileran, eta klaustroko kide diren sei ikaslek saioa etenarazi dute UPV inposatzaile pankarta zabaltzean. Segurtasun zaindariak aterarazi dituzte ikasle horiek, eta ondoren bilerarekin aurrera jarraitu dute eta araudia onartu.

Klaustroaren aretoaren atarian ere zenbait ikasle bildu dira gai beragatik protestan. Une batean aretora sartzea lortu dute. Ertzaintzak sakabanatu du protesta hori, indarra erabiliz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.