Iruñerriko GKS Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, Pablo Hasel rap kantariaren atxiloketa salatzeko mobilizazioa egin dute, gaur, Iruñean, eta, amaieran istiluak izan dira. Recoletas plazatik abiatu da ia mila bat lagun bildu dituen manifestazioa, eta Sarasate pasealekuan bukatu da. Hain zuzen, amaieran gertatu dira istiluak. Espainiako Polizia manifestariei oldartu zaie. Poliziaren arabera, manifestariek hainbat kontainer erre dituzte.
Istiluak Iruñean, Haselen aldeko mobilizazio batean
Polizia oldartu egin zaie parte hartzaileei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu