Isabel Salud izango da berriro Ezker Anitza-IUko burua
BILBO. Ezker Anitza-IUk hamargarren batzarra egin zuen atzo Bilbon, eta Isabel Salud aukeratu zuten berriro koalizioko koordinatzaile,ordezkarien%87ren babesarekin. Saludek ezinbestekotzat jo zuen «ezkerreko alternatiba sendo eta plural bat» osatzea eta gizarte eredu «justuago eta solidarioago» bat sortzea. Datozen urteetako erronkei dagokienez, Ezker Anitza-IUk estatu federala eta alternatiba ekonomiko eta soziala sustatuko dituela azaldu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu