Isabel Olabek ordezkatuko du Iñaki Iriarte UPNren Nafarroako parlamentari gisa. Joan den astean zehaztu zuen Iriartek kargua utziko zuela, «arrazoi pertsonalengatik, eta lan eta osasun arlokoengatik».
Olabe Elizondon jaioa da (Baztan, Nafarroa), eta ez da parlamentari lanetan aritzen den lehenbiziko aldia. «Ongi ezagutzen ditu tokiko beharrak, bereziki Nafarroa iparraldekoak, Baztango Udaleko zinegotzi izan baita hamabi urtez», zehaztu dute.