Irungo alarde parekideak «mugarri historikotzat» jo du alkatearen harrera

2023ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUN. Jose Antonio Santano Irungo (Gipuzkoa) alkateak (PSE-EE) aurten egin dio harrera lehen aldiz alarde parekideari. Mende laurdenaren ostean Irungo Udalak «eginbehar politiko eta etikoa» bete duela azaldu dute alardeko kideek. «Garrantzi handiko aurrerapauso» gisa definitu dute, eta eskerrak eman dizkiete talde politiko guzietako ordezkariei. «Espero dugu hurrengo aurrerapausoa udal alardea antolatzea izango dela: bizi garen garaiarekin bat egingo duena, irundar guztiok harro egoteko modukoa. Urteak daramatzate eskari horrekin, eta «ziur» daude «berandu baino lehen» ikusiko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.