Gizartea

Irunen atxilotu dute atxikitze zentro batetik ihes egindako pertsona bat

Etorkinak atxikitzeko Murtziako zentrotik ihes egin zuten 25 lagunek ekainaren 23an. Haietako hamazazpi atxilotu dituzte, azkena, Gipuzkoan.

2012ko uztailaren 4a
13:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Etorkinak atxikitzeko Murtziako (Espainia) zentro batetik ihes egindako pertsonetako bat Irunen (Gipuzkoa) atxilotu dute, gaur. Joan den ekainaren 23an 25 lagunek ihes egin zuten atxikitze zentro horretatik. Haietatik hamazazpi atxilotu dituzte orain arte, eta beste zortzi lagunen bila jarraitzen dute poliziek.

Atxilotuetatik hamar dagoeneko bidali dituzte Aljeriara, hangoak baitira denak. Beste sei atxilotu ostegun-ostiralean bidaliko dituzte. Ekainaren 9an atzeman zituzten, Almerian, eta atxiktitze zentrora eraman zituzten, Espainiatik bota bitartean bertan edukitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.