Iruñeko Udaltzaingoa gizon bat ikertzen ari da, andre bati sexu erasoa egitea egotzita

Gutxienez sei gizon atxilotu dituzte Iruñean, zenbait emakumeri ukituak egitea leporatuta.

Sexu erasoak salatzeko elkarretaratzea, atzo, Iruñean. JESUS DIGES / EFE
Sexu erasoak salatzeko elkarretaratzea, atzo, Iruñean. JESUS DIGES / EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko uztailaren 8a
15:45
Entzun

Iruñeko Udaltzaingoa gizon bat ikertzen ari da, atzo goizaldean etxe batean andre bati sexu erasoa egitea leporatuta. Xehetasun gehiagorik ez du eman Udaltzaingoak, baina gaineratu du bart sei gizon atxilotu dituela, Foruzaingoarekin elkarlanean, zenbait emakumeri ukituak egitea leporatuta. Sexu eraso gehienak Nafarroako hiriburuko alde zaharrean egin dituzte.

Horrez gain, atzo gauean gizon batek sexu erasoa egin zion emakume bati Iruñeko autobus batean. Gidariak ikusi zuen emakume bat laguntza eskatzen ari zela, eta autobusa geratu zuen Erripagagaina auzoan. Ateak itxi zituen, eta Foruzaingoari deitu zion. Foruzainek atxilotu egin zuten erasotzailea.

Bestalde, Nafarroako Lehen Instrukzio Epaitegiak espetxera bidali du gizon bat, behin-behinean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Uztailaren 5ean egin zion eraso andreari, Berriozarren (Nafarroa). Epaitegiak zehaztu duenez, onespenik gabeko ukituak egin zizkion taberna batean.

Sexu eraso horiek direla eta, Iruñeko Udalak «arbuioa eta gaitzespena» adierazi zituen atzo, eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko konpromisoa berretsi zuen. Gainera, elkarretaratze bat egin zuten atzo Iruñean, mugimendu feministak deituta, sexu erasoak salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.