Iruñeko udaltzainburuaren aurkako salaketa artxibatu dute

2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Udaltzain batek Simon Santamaria Iruñeko poliziaburuaren aurka jarritako salaketa artxibatu egin du Iruñeko epaitegi batek. Udaltzainak Foruzaingoan salatu zuen bere ibilgailuko gurpilak zulatu egin zizkiotela eta bere identifikazio zenbakia ere marraztu ziotela autoan, diana baten barruan. Poliziaren arabera, Santamariak ez zituen gertaera horiek ikertu, baina epaileak ez dio arrazoia eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.