Iruñeko Konstituzio plazaren izena gaztelania hutsez jar daitekeela ebatzi du justiziak

Administrazioan Euskaraz taldeak eman du ebazpenaren berri, eta euskararen aurkako «oldarraldi judizialarekin» lotu du

2023ko azaroaren 17a
18:46
Entzun

AET Administrazioan Euskaraz taldeak egin du jakinarazpena: «Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak erabaki du Konstituzioaren plaza erdara hutsean jar daitekeela, 22/2023 epaiaren bidez». Euskararen kontrako «oldarraldi judizialarekin» lotu dute ebazpen judiziala, eta ekar ditzakeen beste antzeko erabaki batzuen gainean ere ohartarazi dute: «Ondorioak izan ditzake Iruñeko gainerako paisaia linguistikoan».

Ebazpena kritikatu dute, eta legerian horren kontra egiteko oinarriak badirela gogoratu. «Nafarroako Administrazio Auzitegiko osoko bilkurak, 2048/2022 ebazpenaren bidez, doktrina ezarri zuen gai hauetarako: Iruñeko Udalak ele bitan jarri behar ditu», azaldu dute. «Baina epaileek nahiago izan dute euskararen kontra jo, berriz ere».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.