Iruñean lan egiten duen kiromasajista bat kartzelara sartu dute gaur, indarkeria matxista egotzita. Gizonaren hiru bezerok salatu dute sexu erasoak egin zizkiela masaje saioetan. Foruzaingoak egin du ikerketa, eta, hori kontuan izanda, epaileak ebatzi du akusatua zigortu dezaketela gutxienez hiru sexu eraso delitugatik. Biktima gehiago egon daitezkeela ere uste dute.
2023ko uztaila eta 2024ko otsaila bitarte gertatu ziren erasoak, eta biktima guztiek adierazi dute akusatuak masaje saioak baliatu zituela emakumeei ukituak egiteko. Behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea ezarri diote akusatuari.