Iruñean okupatutako eraikina hustu dute

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Iruñeko Udalaren «inpunitatea» salatu du «etxegabetzeak legez kanpo egiteko orduan».

kontseilusozialista
Iruñeko udaletxearen aurrean egindako agerraldia. IRUÑERRIKO KONTSEILU SOZIALISTA
2023ko azaroaren 16a
17:15
Entzun

Iruñerriko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu dutenez, igandetik Iruñeko Jarauta kalean okupaturik zegoen eraikineko azken bi etxebizitzak hustu dituzte udaltzainek eta foruzainek. «Beraz, bost egun iraun duen sarbideen kontrol polizialaren ostean, igandean publiko egin genuen etxebizitza bloke sozialista erabat hustu dute».

Bi erakundeek plazaratutako agiriaren arabera, Iruñeko Udalak «behin-behineko etxebizitza alternatiba bat» eskaini dio han bizi zen familia bati, hura zuzenean etxegabetzea «arazo politiko» bilakatu zitekeelakoan udalarentzat. Gainerako bizilagunei, berriz, «kautelazko etxegabetzea» aplikatu diete, eta «kale gorrian» utzi: «Agerian geratu da Iruñeko Udalaren inpunitatea etxegabetzeak legez kanpo egiteko orduan».

Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak iragarri dute «lanean» jarraituko dutela «udalaren erantzukizuna salatzen eta kalitatezko etxebizitza alternatiben alde». Bihar, ostirala, batzarra egingo dute Plazara Gune Komunitarioan, azken egunotan gertatutakoari buruzko informazioa emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.