Iruñean kereila bat jarri dute 1973ko torturengatik

joxerra senar
2023ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
«Nire ekarpen txikia egin nahi izan dut». Maria Concepcion Edo Gil 1973an torturatu zuen Polizia frankistak. Kereila aurkeztu berridu Iruñeko epaitegian. Ez da bakarra izan. Harenarekin batera, beste hiru kereila aurkeztu dira, frankismoaren azken urteetan zigortu gabe geratu ziren beste hiru krimen eta tortura kasu azter daitezela ikertzeko.

Ceaqua Argentinako Kereila Babesteko Estatu Koordinakundeak bultzatu ditu kereila horiek. Aurretik, beste laurogei aurkeztu izan dituzte auzitegietan; ez dituzte guztiak tramiterako onartu, 1977ko Amnistiaren Legearen ondorioz delitu horiek preskribatuta daudela argudiatuta.

Zigorgabetasunaren aurka, zirrikitu oro baliatu nahi dute, eta horietako bat da onartu berri den Memoria Demokratikoaren Legea. Legeko bigarren artikuluak dioenez, Espainiak sinatutako giza eskubideen inguruko nazioarteko adierazpenen arabera interpretatu behar da Amnistiaren Legea. «Torturak ezin du preskribatu, eta ezin da amnistiatu», azpimarratu du Amnesty International erakundeko Daniel Canalesek. «Ondorioz, kereilak aurkeztuta, espero dugu epaileek legeak dioena aintzat hartzea».

Gilek bere kasua azaldu du. Langileen aldeko eskuorriak banatu eta etxera itzulitakoan «hasi zen amesgaiztoa», 1973an. Polizia etxean bost egunez torturatu zuten. Gorputz guztian jo zuten. «Inozoa ni, urdailean ez jotzeko eskatu nien, eta haiek bereziki sabelaldean jo ninduten». Maskuria eta uteroa tokiz mugitu zizkioten. Pistola buru gainean jarrizioten. «Emakume gisa ere erabili egin ninduten», laburbildu du. 50 urte iragan badira ere, torturaklesio fisikoak eta ondorio psikologikoak utzi dizkiola salatu du. Kereilak aurkeztera dei egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.