Iruñean euskarazko haur eskolak falta direla salatu dute

2020ko urriaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Haur Eskoletako Gurasoak plataformak salatu du euskarazko plaza gutxi dituztela hiriko haur eskoletan, eta, gainera, hiriaren iparraldean daudela gehienak. «Euskararen basamortua osatzen da Iruñeko mendebaldean hasi, hegoaldetik pasatu eta ekialdeko auzoetaraino doan eremuan».

Plataformak hainbat datu eman ditu esanak berresteko. Haien hitzetan, Nafarroako Gobernuarenak dira hiriko bost haur eskola, eta bik baino ez dituzte euskarazko plaza «bakan batzuk» eskaintzen. Iruñeko Udala, berriz, 11 haur eskola kudeatzeaz arduratzen da, eta horietako bakarrak du murgiltze eredua, eta beste batek euskarazko eta erdarazko adarrak. Egoera aldatzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.