Iruñean bizi zen Marokoko gizon bat atxilotu eta kanporatu du Poliziak

Espainiako Poliziaren arabera, «izaera jihadistako mehatxuak» egin zituen gizonezkoak.

Iruñeko Estafeta kalea. IÑIGO URIZ / FOKU
Iruñeko Estafeta kalea. IÑIGO URIZ / FOKU
2025eko urtarrilaren 22a
11:00
Entzun

Iazko uztailean, orain kanporatu duten Marokoko gizonak istiluak eragin zituen, Poliziaren arabera: «Izaera jihadistako mehatxuak» egin zizkion Iruñeko apaiz bati. «Arma bat eduki nahiko nuke, baina Alari dagokio tiro egitea», ohiukatu omen zion gizonak apaizari. Espainiako Poliziak atxilo hartu zuen Marokoko herritarra.

Ondoren, baina, ikerketak aurrera egin du, eta ikusi dute pertsona horrek «martirientzako edukiak» zabaltzen dituela, eta «jihadaren aldeko mezuak» igorri, «askatasuna, liberalismoa, sekularizazioa eta ateismoa» txarretsiz.

Halaber, Marokora kanporatu duten gizonezkoak gonbita egiten zuen sareetan, kartzelan dauden zenbait klerigoren esanei jarraitzeko, haiek «benetako Islama» azaltzen dutelakoan.

Hori guztia kontuan hartuta, Marokoko herritar horren aurkako kanporatze espedientea tramitatu zuten, segurtasuna oinarri hartuta, eta agindu hori bete da jadanik

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.