Irujok ordezkatuko du Aierdi gobernuan

Garapen Ekonomikoko egungo kontseilariak ez du dimisioa eman oraindik, baina Geroa Baik iragarri du Mikel Irujok ordezkatuko duela

joxerra senar
Iruñea
2021eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Manu Aierdik ez du oraindik pausoa eman, baina Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko kontseilaria nork ordezkatuko duen baieztatu du Geroa Baik: Mikel Irujok, orain arte Kanpo Ekintzako zuzendari izan denak.

Irujo Nafarroako Gobernuaren Bruselako bulegoko arduradun izan zen iragan legealdian. Legealdi honetan, Kanpo Ekintzako zuzendari izan da Herritarrekiko Harremanetako Departamentuan.Gai ekonomikoak jorratu ditu, eta, batik bat, gertutik zaindu du Europako Batasuneko Next Generation laguntza programaren prozedura administratiboa, Aierdik ere egin bezala.

Aierdik oraingoz ez du dimisioa eman, baina iragarpenak adierazten du politikoki egoera zailean dela. 14/2014 foru legeko 68. artikuluak adierazten duenez, ez da bateragarria kargudun publiko bat izatea eta auzibide batean ikertua izatea. Eta, UPNk jarritako kereila baten ondorioz, auzia ireki diote Espainiako Auzitegi Gorenean, Davalor auzia dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.