Ezker abertzaleak 3.000 herritarren sinadurak behar ditu Iruñean hautesle elkartea eratzeko, eta dagoeneko horien erdiak jaso dituztela jakinarazi du Josetxo Abaurrea bozeramaileak. Hilaren 10ean hasi ziren babesak biltzen, eta bart gauera bitartean erdiak inguru jaso dituztela agertu du. Hilaren 23 arteko epea du ezker abertzaleak izenpeak batzeko.
Sinadura horiek balio handia dutela azpimarratu du Abaurreak, Iruñean ezker abertzaleak hautesle elkarte "abertzale eta sozialista" eratzeko ez ezik, "hauteskunde erabat demokratikoak" ahalbidetzeko "ezinbestekoak" direlako. Gainera, "gatazka konpontzeko prozesuari bultzada emateko" balio dutela erantsi du.
Azken egunotan beste buruzagi batzuek esandakoaren arrastoan, ezker abertzaleak hauteskundeetan izateko bide nagusia ASB dela nabarmendu dute Jone Goirizelaia eta Txema Matanzas buruzagiek: ASB eta hautesle plataformak; eta EAE-ANVren aukera "arazoa desbideratzea" dela.
Politika
Iruñeko hautesle elkartzea sortzeko sinaduren erdiak bildu ditu jada Iruñean ezker abertzaleak
Babes horiek zerrenda sortzeko ez ezik, "gatazka konpontzeko prozesuari bultzada emateko" balio dutela azpimarratu du Joxe Abaurrea bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu