GALDAKAO. Gazte Abertzaleek XVI. Biltzarra egin zuten atzo, Galdakaon (Bizkaia). Birsortzen leloa izan dute ardatz, eta hurrengo urteei begira hartu beharreko «posizioa» definitzeko eztabaidak eraman zituzten parte hartzaileek.Erakundeko batzordea ere berritu zuten, eta Andoni Iriondo hautatu dute idazkari nagusi, beste bi urterako. Idazkari nazionala Iker Montes izango da, Naroa Velasco Arabako koordinatzailea, Gaizka Agudo Bizkaikoa, eta Ione Mugertza Gipuzkoakoa. Gazte Abertzaleek erronkaz beteta ikusten dute2021. urtea: «Euskal ezker independentistarentzat bi biltzar egonik begi bistan, EH Bildu eta Eusko Alkartasunarenak, esaterako». Hala, EAko gazteen taldea «ekarpen garrantzitsuak» egiteko prest agertu da.
Iriondok egindako hitzaldian, iragan diren bi urteei buruzko balorazioa egin zuen. Ondotik, Ponentzia politikoa eztabaidatu zuten parte hartzaileek. Hainbat gairen ingurukoeztabaidak eraman zituzten: prekaritatea, Euskal Herriaren subiranotasuna, Europa, nazioarteko harremanak eta enplegua, besteak beste. Ibon Garcia Galdakaoko zinegotziak, bestalde, jardun instituzionalaren garrantzia nabarmendu zuen, eta gazteek politika egiteko duten beharra.
Iriondo, Gazte Abertzaleen idazkari nagusi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu