Euskararen aurkako oldarraldi judiziala izan du hizpide Maddalen Iriartek (EH Bildu) ere. Abisua eman du: «[Epai horiek] ez dira lehenengoak, eta ez dira azkenak izango geldiarazteko gai ez bagara». Koalizioko ordezkariak argi du Euskal Herrian badela «gehiengo bat euskara babestu, bultzatu eta hartzen diren erabakiak errespetatzea nahi duena»; horregatik, azaroaren 4an Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzeko eskatu du.
Aste honetan beste behin agerian geratu da euskararen auzian gutxiengo batek bere irizpideak inposatzen dizkiola gehiengoari.
— EH Bildu (@ehbildu) October 22, 2023
Euskararen normalizazioaren aldeko adostasun zabala artikulatzeko eta herri gisa erantzuteko deia egin du @MaddalenIriarte|k.#NazioaGarapic.twitter.com/51qE4FkczO
«Espainiako ultraeskuinak Udal Legeari jarritako helegiteen ondorioz, euskararen kontrako bi erasoren lekuko izanik amaitu dugu astea berriz ere. Euskararen kontra ari den gutxiengoak, herri honetan harilkatutako gehiengo soziopolitiko zabalaren aurka, nazio bezala ukatzen gaitu. Herri honetan, euskararen herrian, ez gara burujabeak, gehiengoz hartutako erabakiak bertan behera geratzen direlako. Euskararekin bezala, beste edozein arlotan kendu diezaguketen burujabetza mugatu eta urratua da geurea».
Parada baliatu du EH Bilduk azaroaren 18an egingo duela gogorarazteko: «Izan ere, hizkuntza propio bat eta nazio bat ukatzen digutenei esan nahi diegu hemen badela herri bat bere etorkizuna antolatu eta errespetatzea nahi duena».