Iriarte: «GALi buruzko isiluneak bizikidetza eraikitzeko oztopo dira»

edurne begiristain
2020ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
1984an, CIAk Felipe Gonzalezen eta GALen arteko loturari buruzko agiri batzuk egin zituen, eta, argitaratu direnetik, PSOEk apenas hitz egin duen horretaz. Gonzalezek berak ez du hitzik esan. Jarrera hori oso esanguratsua dela nabarmendu du Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaiak, eta kritikatu du CIAren txostenen aurreko «isiltasun ozenak» Gonzalezen parte hartzea «egiaztatu» besterik ez duela egiten. «Isiltasunek ere hitz egiten dute, eta oztopo dira elkarbizitza eraikitzeko».

Iriartek uste du euskal herritarrek duela hamarkada batzuk ezagutzen duten zerbait berretsi dela azken egunetan: CIAren txostenek erakusten dutela Felipe Gonzalezek GALen antolakuntzan parte hartu zuela. «Inor ez du ustekabean harrapatu», erantsi du. Baina salatu du hori baino harrigarriagoa izan dela egondako isilunea, «garai batekoena zein oraingoena».

Herenegun, EH Bilduk Kongresuan eskatu zuten Gonzalezek eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak agerraldiak egin zitzatela azalpenak emateko. Horri buruz galdetu diote Adriana Lastra PSOEk Kongresuan duen bozeramaileari, eta lau hitz esan ditu Gonzalez babesteko: «Herri hau eraldatu zuen presidentea izan zen. PSOEren babes osoa du, baita nirea ere». Halaber, gaineratu du PSOE ez dela«epaitutako eta ebatzitako auziak berrikustearen» aldekoa.

Bestetik, Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak iragarri du EAJk datorren astean aurkeztuko duela Sekretu Ofizialen Legea moldatzeko lege proposamena, Gonzalezen gobernuak GALen sorreran parte hartu ote zuen argitzeko. Haren hitzetan, «harrigarria» da informazioa beste herrialdeetako zerbitzu sekretuen txostenen bidez jakitea, Espainian «klasifikatuta eta zortzi giltzarekin itxita» egonik. Estebanek azaldu du EAJren asmoa dela jakitea«zer gertatu zenGALekin zehatz-mehatz».

Geroa Baiko senatari Koldo Martinezek ere Felipe Gonzalezen agerraldia galdegin du Senatuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.