Ireki dute Beldur Barik lehiaketara aurkezteko epea

2021eko irailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Atzo aurkeztu zuten XII. Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Kai Nakai abeslariak aldi honetarako sortutako Nahikoa dela kantua estreinatu zuen zuzenean, eta Uxue Bereziartua ilustratzaileak panel batean marraztu zuen Beldur Barik-en aurtengo irudia. Bien artean azaldu zituzten lehiaketaren nondik norakoak.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta lanek kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren formak eraldatzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa islatu behar dute. Ikus-entzunezkoak aurkezteko epea gaurtik azaroaren 5era egongo da zabalik. Lehiaketako lan sarituak azaroaren 26an ezagutaraziko dira, Agurainen (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.