«Iratzarri jada ez da Aralarren gazte erakundea. Eta, logikaz, Aralarrek gazte erakunde berri bat eratzeko aukera zabalik du». Horixe erabaki zuen orain arte Aralarren gazte erakundea izan denak, atzo, Bilbon egindako bileran. «Gazte erakunde gisa bere independentzia berreskuratzeko» hartu du Aralarretik bereizteko erabakia Iratzarrik; «hauteskunde logiken menpe egon gabe jarduteko, ulertzen baitu horrek gazte abertzale eta ezkertiarren aniztasuna gutxiesten duela».
Iratzarrik dio «aintzat hartzen» duela Aralarreko legebiltzarkideen lana, eta aipamen berezia egin dio Aintzane Ezenarrori —Ezenarro kritiko azaldu da Aralarren zuzendaritzarekin—. Nafarroa Bairen aldeko apustuak ekarritako «aurrerakada» goratu du, halaber.
Iratzarri gazte erakundea Aralarretik bereizi da
Aintzane Ezenarrok, Eusko Legebiltzarreko taldeak, ABk eta Nafarroa Baik egindako lanarekin bat egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu