Etxerat elkarteak jakinarazi du Frantziatik Espainiara mugitu dutela Iratxe Sorzabal euskal presoa. Zabaldu dutenez, Estremerako kartzelan izanen da aurrerantzean Sorzabal, Frantzian ezarria zioten kondena beteta; izan ere, orduan entregatu dio Frantziak presoa Espainiari, zigorra betetakoan. 2015etik da preso.
Oroitarazi dutenez, ez da Sorzabal Espainiari entregatua izan zaion estreinakoa aldia. Joan den irailean, Madrilen izan zen, Espainiako Auzitegi Nazionalak epai zezan. 24 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion auzitegi horrek, ETAk 1996an Gijonen (Espainia) eginiko atentatu bat leporatuta.
Ikusi gehiago: 24 urteko espetxe zigorra ezarri diote Iratxe Sorzabali
Halaber, Espainiaratzearen berri ematearekin batera, Etxeratek nabarmendu du kondena-epaiak ez duela egiaztatutzat jo Sorzabalek eginiko tortura salaketa, eta zehaztu dute jasandako tortura horiek bultzatu zutela Sorzabal «bere burua erruduntzat jotzera».