DONOSTIA. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek aukera izango dute irakasle ikasketak euskaraz egiteko EHU Euskal Herriko Unibertsitatean eta NUP Nafarroako unibertsitate Publikoan. Hegoaldeko ikasle euskaldunek, berriz, frantsesa edo okzitaniera ikasi ahalko dute. Eskola Futura programaren bidez egin ahalko dituzte ikasketa horiek; atzo aurkeztu zuten, Donostian. Besteak beste, Ipar Euskal Herrian dagoen irakasle euskaldun faltari aurre egin nahi diote.
EHUk, NUPek eta Bordeleko Unibertsitateak sinatu dute hitzarmena, eta Akitaniako Irakaskuntza eta Hezkuntzako Goi Eskolak (ENPE). Ikasleek aukera izango dute urtebeteko egonaldia egiteko unibertsitate horietako batean, eta horren ostean euskara-frantsesa irakasle elebidun izateko oposizioak prestatzeko Akitaniako ENPEn.
Irakasle euskaldun faltari aurre egiteko programa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu