Euskal presoak

Iragi eta Olarra Guridi euskal presoen gerturatzeen kontrako helegitea onartu du Madrilgo Auzitegiak

Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidenteak helegitea jarri zuen Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusian, espetxe erakundeek bi euskal preso horien gerturatzea iragarri ostean. Helegitea onartu egin du auzitegiak.

Harriet Iragi, epaiketa batean. SERGIO BARRENETXEA / EFE
2021eko ekainaren 16a
09:23
Entzun

Harriet Iragi eta Jon Olarra Guridi euskal presoak gerturatzearen kontrako helegitea aintzat hartu du Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak, eta Espainiako Barne MInisterioari eskatu dio lekualdatzeei buruzko informazioa igortzeko hogei egunen buruan.

Iragi 2002tik dago preso. Hemeretzi urte daramatza kartzelan, eta 2012tik Castelloko kartzelan dago (Euskal Herritik 575 kilometrora). Olarra Guridi, berriz, Granadako espetxetik (Euskal Herritik 855 kilometro) Logroñokora lekualdatuko zutela iragarri zuten espetxe erakundeek. 2002an atxilotu zuten, eta 2006an Espainiara eraman. Hemeretzi urte daramatza preso.

Espetxe erakundeek martxoan onartu zuten Logroñora gerturatzea. Erabaki horren kontrako helegitea jarri zuen Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidenteak, eta Auzitegi Nagusiak onartu egin du helegitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.