Iparragirreri 425 urteko espetxe zigorra jarri diote

2022ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak erruduntzat jo du Marixol Iparragirre euskal presoa, eta frogatutzat eman du hark gidatu zuela 1985ean Gasteizen Espainiako Poliziaren kontra egiten saiatzeko erabili zuten autoa. 425 urteko kartzela zigorra ezarri dio Iparragirreri.

2020ko abenduan epaitu zuten Iparragirre gertakari horrengatik. Orduan, akusatuak deklaratu zuen ez zuela atentatu hartan parte hartu, baina fiskaltzak 488 urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat. Espainiako Auzitegi Nazionalak errugabetzat jo zuen hasieran, baina Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen epaia ondoren, froga bat «argudio ez-arrazionalak» erabilita baztertu zela iritzita, eta epaiketa errepikatzeko agindu zuen.

Orain, auzitegi berak ebatzi du Iparragirrek gidatu zuela lehergaiak zeramatzan autoa, eta hark aparkatu zuela Mendizorrotza kiroldegiaren kanpoan. Auzitegiaren arabera, ETAren Araba komandoaren helburua zen, hain zuzen, Alavesen futbol partidan zaintzaile lanak egiten ari ziren polizien kontrako atentatua egitea. Poliziak autoan zenbait hatz marka atzeman zituen, eta horietako lau, autoaren bolantean hartutakoak, Iparragirreri dagozkiola ondorioztatu du auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.