Iparragirre gaur helduko da Aita Menni zentrora
ARRASATE. Etxerat-ek atzo jakinarazi zuenez, espero da Ibon Iparragirre Ondarroako (Bizkaia) preso eria gaur 16:00etatik aurrera iristea Arrasateko Aita Menni zentrora (Gipuzkoa). Alcala Mecoko espetxetik atera zuten herenegun, eta elkarteak salatu du «ohiko lekualdatzearen» bidez eramango dutela Iparragirre,zuzenean anbulantzian Euskal Herriratzea baztertuta. Bestalde, atzo askatu zuten Ramon Aldasoro Otxandioko (Bizkaia) presoa, hogei urteko kartzelaldia bete eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu